Uxue Barkos: “Yolanda Barcinak, Foru Gobernuaren presidentzia lortzearen aldeko bere ibilbidean Iruñeko Udala erreserbatu nahi du, trukean zer eskaini izateko”

E-posta Inprimatu

Barkos dice que Barcina quiere

Iruñeko alkatetzarako Nafarroa Bai 2011ren hautagaia Uxue Barkosek kritikatu du Yolanda Barcinak Iruñeko Udalean bere ordezko izanen dena modu traketsean izendatu izana; “izendapena bera bai eta hautagaiaren profil politiko eza kezkatzeko modukoak dira”, dio Barkosek.

 

Uxue Barkosen aburuz, erabaki honekin Yolanda Barcinak agerian utzi du “Foru Gobernuaren presidentzia lortzearen aldeko bere ibilbidean Iruñeko Udala erreserbatu nahi duela, trukean zer eskaini izateko”

 

“Nafarroa Bain ezer gutxi inporta zaizkigu Barcinaren zurikeri hauek; hori bai, asko kezkatzen gaitu horiek izan ditzaketen hiri honetarako ondorioak. Hemen bizi garenok, gazte zein zaharrek, den denok pairatzen ditugu gero UPNren gehiegikeriak”.

 

“Iruñea da krisiari aurre egiteko kudeatzeke dugun hiria; gure bizi-eskenatokia izanen da eta ez dugu utziko, inolaz ere, Barcinak hauxe bera erabil dezan Gobernuaren presidentzia lortzeko trukerako txanpon gisa”, dio Barkosek.

 

“Nafarroa Baik 2011k ez dio bere helburua lortzen utziko; ez dugu onartuko horrelako trukerik eta krisiari aurre egiteko gure esku ditugun baliabide guztiak erabiliko ditugu, hiri honek krisiari aurreko, duintasunez, baikor”, azpimarratu du koalizio aurrerakoiaren Iruñeko alkatetzarako hautagaiak.

 

Barkosek esan bezala, “hau guztia lortzeko soilik Nafarroa Bairen ahalegina ez da nahikoa; jakina, hiritarren ahalegina eta babesa ezinbestekoa da. Horrekin bai, argi izateaz gain nahi dugula, argi izanen dugu ahal dugula”.

 

Uxue Barkosen aburuz, “Iruñeak programa, proiektua eta hiri honen aldeko apustu argia behar eta merezi du, bereziki krisi garaian”

You are here