Zabaleta: "UPNren bazterketaren aurrean, nafar guztiek politikan isla izatea da NaBai2011ren lehentasuna"

E-posta Inprimatu

Zabaleta:"El valor del voto a Nafarroa bai 2011 es doble porque somos la principal preocupación de UPN"

Nafarroako Gobernuaren presidentziarako Nafarroa Bai 2011ren hautagia Patxi Zabaletak gaur adierazi duenez, "urte hauetan guztietan zehar UPNk izandako jokabideak eragindako bazterketari aurre egiteko garaia da, behingoz Nafarroako gizarte anitzak bere benetako isla izan dezan politikan".

 

 

Nafarroako Gobernuaren egoitzaren aurrean emandako prentsaurrekoan, Zabaletak bazterketarik gabeko Nafarroa defendatu du, "ez dugu onartuko inolako bazterketarik, ez ideologikoa, ez ekonomikoa, ez identitatearen araberakoa, ez eta hizkuntzagatik etor litekeena"

 

Koalizio aurrerakoiaren buru den Zabaletak argi adierazi du esandako honek inoiz baino zentzu eta indar gehiago baduela atzo gauean bizi izandakoa eta gero, izan ere, "atzoz geroztik jada ez dago legez kanpoko nafarrik, politikoki esanda betiere, eta integrazioaren aldeko aurrerapausoak ematen jarraitzeko garaia da. Zinez uste dugu gizartean denok elkarbizitzeko gaitasuna dugun bezalaxe, politikan ere bizikidetza ezar daitekeela, zilegiak diren ezberdintasunak alde batera utzita".

 

Bestetik, Nafarroako Parlamenturako hautagaia den Manu Ayerdik atzokoan CISek jakitera emandako inkestaren inguruko balorazioa egin du: "Aldaketa posiblea dela utzi du agerian beste behin; gu aldaketaren aldekoak gara erabat eta hori bera lortzearen alde gainontzeko indar politikoekin akordioa lortzeko prest gaude".

 

Ayerdik adierazi duenez "duela lau urte gertatutakoa ezin da errepikatu; PSNri esaten diogu beste behin hementxe gaudela, kide zintzoa garela eta aldaketa posible dela. Guk nahi dugu; zuek?"

You are here