
Iruñeko Udaleko Nafarroa Baiko taldeak Enrique Maya alkateari eskatu dio bere udal gobernuaren organigrama diseintzerako orduan austeritatearekin, garden eta gastua zainduz joka dezala. Koalizioak Mayari gogorarazi dionez, “iragarritako murrizketa ez da benetakoa, 8 zinegotzi delegatu kargu sortu dituelako, nahiz eta egia izan Barcinak 2007an zinegotzi delegatu kopuru bera ezarri zuen. Dena dela, organigrama hori UPNren premien arabera egindako da”.
Nafarroa Baik ohartarazi duenez, “optimizazioaren irizpidea derrigor ezarri behar da udal administrazioaren egitura diseinatzerakoan, departamentuen benetako murrizketa eginez eta ez departamentu ezberdinak zinegotzi ordezkari batean batuaz, horixe baita Mayak egin duena”. Aurreko legealdian udal taldeak salatu zuen bezala, Udalaren Administrazio Antolaketaren Araudia lantzerakoan optimizazioaz jokatu behar da.
Era berean, zuzenean izendatutako zuzendaritza karguei dagokienean, Nafarroa Baik uste du antolaketa zuhurragoa lortze aldera, funtsezkoa dela kargu publiko kopurua murriztea, “eta horretarako Udalaren funtzionarioen artetik egitea izendapen horiek”.
Nafarroa Baiko udal taldearen ustean, “austeritatea gardentasunarekin lotua joan behar da”. Zentzu horretan, aurrekontuen ejekuzioa zenbaterainokoa den eta gastuen eta diru-sarreren zenbatekoa ezagutarai beharko lirateke, “herritarrek zuzenean jakin ahal izateko Udalaren egoera ekonomikoa zein den”.
“Austeritatea ezin da keinu hutsetara mugatu. Gastuari eusteko neurriekin eta aurrekontuen egitura berri batekin lotua joan behar da, beharrezkoenak diren zerbitzuak zeintzuk diren zehaztuz”, esan du Nafarroa Baik. Zentzu horretan, eta bizi dugun krisi garaiotan, enpleguaren sorrera eta gizarte zerbitzuak oinarrizkoak direla uste du.
Bestalde, Enrique Maya alkateak Udaltzaingo buruari emandako babesa deitoratu du koalizioak, eta gogorarazi dio Udalbatzaren gehiengoak bere dimisioaren alde egin zuela. Hala, herritarren gehiengo demokratikoak beren botoen bidez agertutako borondateari egindako eraso baten aurrean gaudela deritzo. Nafarroa Baitik behin baino gehiagotan adierazi da Udaltzaingoaren garairik ilunena Simon Santamaria buru izan den azken hamarkada hau izan dela. Nafarroa Baik gogoratu du Simon Santamaria buru izan den garai honetan Udaltzaingoa eskandaluetan eta gatazketan murgilduta izan dela. Era berean, Udaltzaingoa herritarretatik aldendu dela azpimarratu du. Iruñeak udaltzaingo ereduan aldaketa behar duela azpimarratu du koalizioak, polizia demokratiko, moderno eta eraginkorra izateko. Horretarako, bi dira hartu beharreko erabakiak: ardura daukan pertsona aldatzea eta udaltzaingoaren eredua aldatzea.








