
"Azkeneko urteetako Nafarroako politikan izan den kapitulurik txarrenetakoa gertatu da", adierazi du Uxue Barkos Iruñeko zinegotziak, Iruñeko alkatea izendatzeko osoko bilkura ostean. "Gehiengo aurrerakoia osatzeko aukera izanda ere, PSNri ausardia falta izan zaio, koldar jokatu du PSNk", salatu du Barkosek.
Hala ere, Barkosek adierazi du udaletik bere taldeak, "udaleko indar aurrerakoi nagusiena izanik, ekimenez eta gogoz lan egiteko konpromiso sendoa duela".








