Aralarrek kritikatu du defizitari muga jartzea konstituzioan, eta euskal instituzioen autonomiaren kontrakoa dela salatu du

E-posta Inprimatu

Aralar critica la reforma de la Constitución para limitar el déficit

Aralarrentzat, “beste behin, Zapaterok men egin die eskuin neoliberalaren eskariei, eta Europako Banku Zentralaren eskariei”.

Aralarrek gogor kritikatu du alderdi sozialistak eta alderdi popularrak Espainiako Konstituzioan defizit publikoari muga jartzeko egin duten akordioa, eta horren aurkako erabateko jarrera agertu du. Gainera, ohartarazi du “euskal instituzioen autonomiaren kontrakoa dela, aurrerantzean euskal instituzioek ezin izango dutelako euren fiskalitatea erabili aurrekontuak zehazteko orduan”. Aralarrentzat, “beste behin, Zapaterok men egin die eskuin neoliberalaren eskariei, eta Europako Banku Zentralaren eskariei”.

Aralarrek salatu du Espainiako bi alderdi nagusiek konstituzioa aldatzeko asmoa agertu izana, “formengatik zein edukiagatik”, eta konstituzioaren gainean eztabaidatzen hasiz gero, “bestelako eduki batzuk eztabaidatzeko premia” azpimarratu du, bereziki erabakitzeko eskubidearen gainekoa. Konstituzioaren edozein erreforma herritarrei galdekatzea “ezinbestekoa” dela uste du Aralarrek, “herriaren borondateak egon behar duelako edozein lege edo konstituzioren gainetik”, eta “eztabaida ezinbestekoa delako sakoneko gaietan. Herritarrak entzun behar dira”. Halaber, Espainiak defizitari aurre egiteko neurri eraginkorragoak har ditzakeela nabarmendu du Aralarrek, beste erakunde batzuk berrikusiz, hala nola, ejertzitoa edota monarkia bera.

You are here