
Onartu berri den lan erreforma langileen eskubideetan "atzerapausoa" dela adierazi du Aralarrek, baita "produkzio aurrerakoi eta lan harremanetan ere". Aralarren koordinatzaile nagusi Patxi Zabaletak adieazi duenez, "kaleratzea baimentzea galerak espero dituztela aurreikusita aberrazio hutsa da. Kaleratzea errazteaz gainera, merkeagoa bihurtu dute kaleratzea eta gainera langileek segurtasun juridikoa galdu dute". Hori gutxi balitz, negoziazio kolektiboa "salbuespenez betetzen da erreformarekin eta langileen formazioa ere auzitan jartzen duela salatu du Zabaletak.
Formazioa eta langileen oreka arazo larri izan dira beti lan arloan eta orain "areagotu" egin dira bi arlo horiek "langileen interesen kontra, bai eta bake sozialaren kaltetan ere", iritzi dio Zabaletak.
Horregatik guztiagatik, Zabaletak uste du "PSOE, aldaketaren arduradun nagusi legez, eskuineko indarrei lan zikina egiten" ari zaiela. "Aznarrek berak egin zituen murrizketak baino atzerapauso larriagoak egiten ausartu da PSOE", salatu du Zabaletak. Horren haritik, Aralarren ordezkariak galdera egin dio alderdi sozialistari, esanez, ia ze balio izan dezakeen Rajoiri leporatzen aritzea ez duela ekimen zehatzik egiten, eskuinaren beraren proposamenak alderdi sozialistak berak egiten baldin baditu". Era berean, CIU eta EAJri leporatu die lan erreforma gauzatu izanaren ardura, eta sindikatu zentralistei eta enpresarien elkarteei gogorarazi die "lan erreformaren ondorio larriak ikusita azkenera arte izan duten negoziazioen berri eman beharko dutela gizartearen aurrean".
Aralarren koordinatzaileak, amaitzeko, esan du "PSOE hain eskuineko politika egiten ari da ze, PPren lekua hartu du jada. Jardun arduragabe horrek, legegintzaldi amaiera honetan inoiz baino langabe gehiago izatera eraman du gizartea, eta aurrerantzean langileen eskubideen egoera ere Europan inoizko larriena izango da".
Lan erreformaren ondorio larriak ikusita, Aralarrek gogor salatzen du PSOEk eta bere alde egin duten indarren erabakia. Ez dituzte langileen eskubideak defendatzen, ezta garapen eta ingurumena ere".








