
Urbasako mendilerroan dagoen Otsaportillo leizeko monumentuaren aurkako erasoa gaitzetsi du Aralarrek. Leizean frankismoaren aurka borrokatu ziren gudarien gorpuak utzi zituzten eta gaur egun monumentua dago pertsona horien omenez. Oroitarrian pintada faxistak agertu dira.
Aralarrek deitoratu egin du “Nafarroan eskuin muturreko taldeek modu horretara Nafarroako herritarren bizikidetasuna mehatxatzea, eta Euskal Herrian elkarrekin bake egoeran bizitzeko aukerari uko egitea”.
Horren harira, Aralarrek espero du “Otsaportillon gertatu dena ikertzea eta pertsonen memoriarien aurka egin duen eta Otsaportilloko leizea bisitatzen duen jendearen lasaitasaunari eraso egin dion taldea zein den argitzea”.








