Aralarrek Espainiako Estatuari ohartarazi dio atxiloketak ez datozela bat Gernikako Akordioan eskatutakoarekin

E-posta Inprimatu

Aralarrek Espainiako Estatuari ohartarazi dio atxiloketak ez datozela bat Gernikako Akordioan eskatutakoarekin

Gaur goizaldean Nafarroan, Araban eta Gipuzkoan izan diren atxiloketen harira, Aralarrek giza eskubideen eta eskubide zibil eta politikoan defentsa irmoa azaldu nahi du berriro. Zentzu horretan, politikan aritzeko herritar orori bidea ematea exijitu du, horixe delako demokrazian sakontzeko dagoen modu bakarra.

 

Aralarrek azpimarratu nahi du atxiloketak ez datozela bat Gernikako Akordioan Espainiako Estatuari eskatutakoarekin, eta Gernika betearazteko eskatzen dio Aralarrek Espainiako estatuari.

 

Bide horretan, Aralarrek gaur goizaldean atxilotutako herritar guztien eskubideak betearaztea eskatu du. ETAren etenaren ondotik, inoiz baino gehiago eskatzen diogu Espainiako Estatuari berme guztiak jar ditzala eskubide guztiak bermatuak izan daitezen, eta batez ere, inkomunikazio aldiak altxatzeko eskatzen du Aralarrek.

 

Bestalde, Aralarrek bere elkartasun osoa azaldu nahi die atxilotuei eta haren senide eta lagunei.

You are here