Gezurretatik injurietara

E-posta Inprimatu

Patxi Zabaleta, ha salido al paso de lo que él considera "mentiras e injurias" en el debate periodístico sobre Na-Bai

Azken egunotan NaBai, Aralar, EAJ eta EAren artean izaten ari den eztabaida periodistikoaren inguruan eta tartean dauden "gezur eta irainen" inguruan bere iritzia eman du Patxi Zabaletak.

Eztabaida politikoan gehiegikeriatan erortzen da sarritan eta sarri ez dira egiak esaten, baina batzutan, gezurretatik injurietara jauzia egiten da.

 

NaBai eta Eusko Alkartasunaren artean egun hauetan izaten ari den eztabaida periodistikoan, Rafael Larreina EAko politika ekonomiko eta fiskaletako idazkariak adierazi du EAJ eta Aralar PSOErekin bildu direla Madrilen, bertan akordioak lotu direla aditzera emanez.

 

Iñaki Iriondok, aldiz, Garako bere zutabearen izenburuan honako izenburu hau jartzen du: ‘Akordioak Madrilen eta ezkutuko beste hitzarmen batzuk’. Gero, bere zutabean ideia hori garatzen du.

 

Larreina eta Iriondo jaunak ez dira egitea esaten ari eta badakite ez direla egia esaten ari, eta horregatik irainetara iristen dira.

 

NaBain Iñigo Urkulluk agintzen duela ere esaten dute beren ohiko erretolikan, baina horiek iritzi politikoak dira, eta nahiz eta egia ez izan eta adierazpen horiek komunikabideetan erabiltzekoak izan arren, ez dute irainen muga gainditzen. Baina Madrilen ezkutuko akordioak lotu direla esatea gure izen onari egiten zaion erasoa dela ulertzen dugu, eta ez gaude horrelakoak onartzeko prest.

You are here