Nafarroa Baik Eusko Alkartasunari igorritako gutuna

E-posta Inprimatu

Carta de Nafarroa Bai a Eusko Alkartasuna

Aurreko otsailaren 28an, 2011-15 eperako udal eta foru hauteskundeei begira Nafarroa Bai koalizioa berrosatzeko dokumentua izenpetu genuen Aralar, EAJ-PNV alderdiek eta independenteek, eta dokumentu hori ez zuen izenpetu Eusko Alkartasunak, bere Nazio Batzarrak hartuko zuen erantzunaren zain.

 

Batzar horrek modu subiranoan hartuko zuen erabakiaren zain, eta dokumentu horren izenpetzearen inguruan erabakirik ez dutela hartu kontuan izanda —eta kontuan izanda EAk eta Batasunak Nafarroarako dituzten akordioei buruz bere jarrera azaldu zutela eta Batasuna NaBain sartzeko gogoa zutela adierazi zutela—, EAri jakinarazten diogu hauteskundeak prestatzeko eta zerrendak osatzeko aldez aurretiko lanari ekiten diogula.

 

Eusko Alkartasunak dokumentu hori izenpetzea erabakiz gero, koalizioan zuen lekua izango duzue, zuek ere onartutako ‘Antolaketako oinarri politiko eta programatikoak’ dokumentuan jasotzen diren neurrian.

 

Eusko Alkartasunak beste edozein indar politikorekin izan ditzakeen harremanetan eragiteko ustezko borondatearen inguruan adierazi beharra dugu ez dela horretarako asmorik inoiz izan; sorrerako testuan argi eta garbi uzten da eskaera Nafarroarako esparrurako egiten dela bakarrik, koalizioaren boto-emaileek merezi duten errespetua eta konpromisoari jarraiki. Azken baten, legealdi osorako talde parlamentarioak eta udal taldeek merezi duten konpromisoaz ari gara.

 

Amaitzeko, ez da bidezkoa EAko militantziari Batasunarekin dituzten akordioak Nafarroa Baik Eusko Alkartasunan egiten dituen esku-hartzeak bezala aurkeztea.

You are here