
Ostiral iluntzean, Nafarroa Bairen 40 kargu publiko eta koalizioaren hautagaien artean, Patxi Zabaletak eta Uxue Barkosek euren hautagaitzak aurkeztu zituzten, maiatzeko hauteskundeetarako. Patxi Zabaleta izango da Nafarroako gobernurako NaBairen hautagaia eta Uxue Barkos, berriz, Iruñeko alkatetzarako hautagaia. Biek ala biek, NaBain izandako aldaketak gainditutzat eman zituzten eta "aldaketarako eskaintza" gisa aldarrikatu zuten koalizioa.








