Uxue Barkosek jakinarazi du aldi baterako politika utzi beharko duela

E-posta Inprimatu

La diputada de NaBai se ausentará de la política por un tiempo

Nafarroa Bairen udal zinegotzi eta diputatuak ohar baten bitartez jakinarazi duenez, aldi baterako dituen konpromiso politikoak utzi beharko dituela, bularreko minbizia duela-eta.

 

Uxue Barkosek oharrean dioenez, "Beste hainbat emakumek bezala, bularreko minbiziari aurre egin beharra daukat eta horretan arituko naiz, laster baten eta tratamenduak ezartzen dituen epeak hala aginduta, eguneroko egitekoetara itzuli ahal izateko".

 

Hala, Barkos "animatuta eta indartsu" dagoela dio "era honetako minbiziak osatzeko dituen perspektibengatik", eta "egun gutxi barru atzera elkar ikusiko garen esperantza" agertu du.

 

Aralarreko kideok ahalik eta azkarren bere jardunera indartsu itzul dadin gure animoak adierazten dizkiogu Uxueri.

You are here